
Vital Fundazioaren Astearte Musikalak 2026an itzuliko dira, Gabonetako etenaldiaren ondoren, argira eta berrikuntzara gonbidatzen duen kontzerturen eskutik. Frantzia, Italia, Espainia, Alemania, Ingalaterra, Amerika, Errusia, Errumania eta Austriako musikaren bidez, Sophie Negoïta sopranoak eta Jansen Ryser piano-jotzaileak urtaroen zikloak eta hasiera berriek dakarten alaitasuna ospatuko dute. Hitzordua bihar izango da, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).