
‘Ikas Vital', Vital Fundazioak adin guztietarako duen prestakuntza programa, 25-26 ikasturteko bigarren fasearen eskutik ekingo dio urteari, eta ekimen horrek duen onarpen handia berresten duen eskaintza berritua dakar: 23 ikastaro eta 714 plaza. Izena www.fundacionvital.eus webgunean edo Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24) eman daiteke, hilaren 8tik 15era, aukeratutako gaiaren arabera. Eskolak urtarrilaren 26tik ekainaren 10era bitartean emango dira, ahal dela aurrez aurre, baina irakasgai batzuk online ere egin daitezke.