
Vital Fundazioakaurten burutuko du 2024an lehen aldiz abiarazitako ‘Erasmus LH beken' deialdia, 2025/26 ikasturtean enpresetan ordaindu gabeko praktikak egiteko. Laguntzak % 20 igo dira, eta 600 eurora iritsi dira. Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dauden, Lanbide Heziketako ikastetxeetan matrikulatuta dauden eta goi-mailako ikasleentzako Erasmus mugikortasun programan onartuak izan diren ikasleei zuzenduta daude.