
Vital Fundazioaren Astearte MusikalekRodin Hirukotearen bisita izango dute aste honetan, Romeo eta Julieta 2.0 programa interpretatuko baitu taldeak. Carles Puig biolin-jotzaileak, Teresa Lli biolontxelo-jotzaileak eta Jorge Mengotti piano-jotzaileak aukeratutako errepertorioa William Shakespeare idazle bikainaren antzezlan ezagunenetako baten ingurukoa da, Prokofiev eta Berstein konpositoreen bidez ikusia. Hitzordua bihar izango da, 19:30etik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.
