
Ivan Zenaty, Kritikaren iritziz garai honetako biolin-jotzaile txekiarrik garrantzitsuena, eta Robert Umansky piano jotzaile ukrainarra protagonista dituen kontzertua eskainiko dute aste honetan Vital Fundazioaren Astearte Musikalek. Vitali, Strauss, Smetana, Tchaikovsky eta Gershwin-en lanak interpretatuko dituzte, bihar, 19:30etik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.
