
Iaz, Vital Fundazioak eta Arabazan Ahozkotasunaren Elkarteak Euskal Herriko lehenengo Kontalaritza Eskola jarri zuten abian gure hirian, eta Vital Fundazioa Kulturuneak ahozko kontaketarekin lotutako ikuskizunen lehenengo zikloa programatu zuen. Arabazan Kontalaritza Eskola estreinatu zen 2024-2025 ikasturtean lortutako emaitza arrakastatsuaren ondoren, bigarren urte honetan prestakuntza prozesuari jarraipena emateko prest daude erakunde biak. Era berean, Vital Fundazioak ahozko kontaketako ikuskizunen beste ziklo bat abiarazi du, eta datorren urriaren 13an hasiko da.