
Vital Fundazioaren Genero Berdintasunaren zikloak, gizarteak aurrera egin dezan ezinbestekoa den gai horren hainbat alderdiri buruzko hausnarketarako guneak, ‘Borgen sindromea' deritzona aztertuko du hurrengo hitzorduan. Izen hori ematen zaio azken urteetan beren kargu politikoak utzi dituzten emakume liderren kopuru handiari eta Nuria Varela kazetariak fenomeno horri buruz idatzitako liburuaren izenburua ere bada.