
Hainbat jarduerek abuztuan “oporrak” kartela eskegitzen duten bitartean, ‘Vital Araban zehar’ ekimenak programazioari eutsiko dio. Vital Fundazioaren programa horiLurraldeko eta Trebiñuko udalerriek udan kultura ekimenez goza dezaten eta Arabako artistek publikoarengana iristeko aukera izan dezaten burutzen da. Hilaren lehenengo hamabostaldian, Ondategi, Zalduondo, Kexaa, Amurrio (bi aldiz), Guardia, Villanañe, Tuesta eta Gesaltza Añanan zazpi antzezlan eta ikuskizun eta bi musika-kontzertu izango dira.