
Larunbat honetan, ekainaren 21a, Gran Fondo Vitoria lasterketaren beste edizio bat ospatuko da. Gasteizko Txirrindularitza Elkarteak eta Ascentiumek antolatutako martxa zikloturista historikoa da eta Vital Fundazioa du babesle nagusi. 2025ean ere bete egin da, 800 parte hartzailek eman baitute izena eta 207 kilometroko ibilbide berria izango du aurten, Euskadiko luzeena, hortaz.