
Datorren asteburuan, ekainaren 21ean eta 22an, Gasteizko Foru plaza enblematikoa hiri-kantxa handi bihurtuko da, 3x3 ‘Vital Fundazioa 24 Ordu Saski’ saskibaloi txapelketa bertan egin dadin. Hirian inoiz ikusi ez den kirol hitzordua da, eta saskibaloia, hiri kultura eta herritarren parte-hartzea uztartuko ditu 24 orduz, etenik gabe.