
Etxe Berdeak, gure eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina hobetzeko helburua duen Vital Fundazioaren hezkuntza-ekimena, hilabete honetan hasiko da, herritarrei irekitako ekimen batzuen eskutik. Maiatzean hitzaldi bi egingo dira, ingurumeneko hitzaldien zikloaren barruan, bata ‘Emisio gutxiko eremua. Trafiko gutxiago, hobeto bizitzeko’ (osteguna, 22) eta ‘Energia eta klima aldaketa: etxe kezkatietarako orientazio gida’ (osteguna, 29), Txetxu Calleja eta Aitor Urresti adituen eskutik, hurrenez hurren. Biak hasiko dira 19:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5 Dendarabako 1. solairua), eta sarrera librea izango da.