1. Hasiera
  2. Node
  3. Ekintzailetzarako laguntza-poltsak

Ekintzailetzarako laguntza-poltsakEkintzailetza eta enplegu ekimenak

Programak

EKITEN PROGRAMA

Definizioa:

Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute: 

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotua)
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren aholkularitza- eta jarraipen-programa indibidualizatu baterako sarbidea.

Kolektibo onuraduna: Araban enpresa-proiektu bat garatzen ari diren eta oraindik jarduerari ekin ez dioten ekintzaileak  

Baldintzak:

  • Eskabidea aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon beharko da.
  • Enpresa-jarduera gehienez ere 6 hilabeteko epean hasi dadila, programan onartzen denetik zenbatzen hasita, edo, bestela, dagokion memoria aurkeztuta, enpresa-proiektuaren garapenean izandako bilakaera-maila aurreratua egiaztatzea: ingurunea, ingurumenaren zaintzan, finantzaketa jasangarrian, finantza-kulturan eta hustutako lurraldeak.

Balorazio irizpideak: Aurkeztutako proiektu guztien artean puntuazio handiena lortzen dutenak izango dira 10 proiektu onuradunak, irizpide hauen arabera:      

  • Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu, gehienez.
  • Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu, gehienez.
  • Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu, gehienez.
  • Aurkeztutako proiektuaren definizio-maila, argitasuna eta kalitatea: 10 puntu, gehienez.

 

FINKATZEN PROGRAMA

Definizioa:

Hautatutako 10 enpresa sortu berrik honako hau jasoko dute:

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotua).
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren aholkularitza- eta jarraipen-programa indibidualizatu baterako sarbidea.

Kolektibo onuraduna: enpresa sortu berriak, beren enpresa-proiektua finkatzeko fasean daudenak.  

Baldintzak:

  • Eskaera aurkezteko unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta eman zenetik 3 urte baino gehiago igaro ez izana eta/edo enpresa jarduera abiarazteko fasean egotea oraindik.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon beharko da.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Mikroenpresa izatea (gehienez 10 langile).
  • Enpresa proiektuaren garapenean zuzenean inplikatutako pertsona fisikoen partaidetza izatea gehienbat.
  • Bere enpresa-proiektua finkatzeko fasean egotea.

Informazioa eta Eskaerak

Bi programetarako eskaerak aurkezteko epea2026ko uztailaren 10era arte egongo da zabalik.

Eskabideak egiteko inprimakiak Arabako Ganberaren webgunean daude eskuragarri, eta helbide elektroniko honetara bidali behar dira: creaciondeempresas@camaradealava.com

Interesa duten guztiek www.camaradealava.com eta www.fundacionvital.eus webguneetan eskuratu dezaket informazioa.