Ekintzailetzarako laguntza-poltsakEkintzailetza eta enplegu ekimenak

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak eta Vital Fundazioak argi daukate ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea direla Arabaren bi erronka nagusiak. Bada, enpresa-sareak enplegua sortzeko zailtasunak dituen aldetik, Arabako ekonomia bultzatzeko, ezinbestekoa da enpresa berrien sorkuntza sustatzea, eta, horretarako, behar-beharrezkoa da erakundeen arteko lankidetza.
Programak, Hasten eta Finkatzen, Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Aloaren bidez kuadeatzen dira. Ganbera Arabako ekintzailetzaren erreferente argia da, urterko Merkataritza Ganberaren babesa eskatzen duten 600 ekintzailek baino gehiagok bermatua.
Ganberaren erantzukizuna izango da, Enpresak Sortzeko Arloaren bidez, ekintzaileari laguntza integrala ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egin ahal izateko.
Bestalde, Vital Fundazioak 20 poltsa ekonomiko emango dizkie hitzarmen honen xede diren programetan parte hartzeko hautatutako proiektuei. Akordio hori Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da: Araban enplegu-aukera berriak sortzera bideratutako ekimenen alde egitea.
Berritasun gisa, aurten hiru utreko antzinatasunera luzatu dira FINKATZEN programan parte har dezaketen enpresak, COVID-19aren pandemia baino lehen aurreko urtean sortutako enpresak barne hartzeko helburuarekin. Gaur egun, enpresa guztiak bezala, egoera ekonomiko korapilatsuan daude, nazioarteko egoera dela eta.
Programak
Hasten programa
Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:
- 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta.
- Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.
Finkatzen programa
10 enpresa sortu berri hautatuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:
- 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta).
- Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak bankako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.
Informazioa eta Eskaerak
Bi programetarako eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik.
Eskabideak, Arabako Ganberaren webgunean eskuragarri daudenak, creaciondeempresas@camaradealava.com helbide elektronikora bidali beharko dira.
Interesa duten guztiek www.camaradealava.com helbidean eskura dezakete informazio gehigarria.