
28 urte daramatzate Vital Fundazioak eta AEMAR Esklerosi Anizkoitzaren Arabako Elkarteak Arabako gizartea ‘Mójate – Busti Zaitez’ kanpainan parte hartzera gonbidatzen, esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko ikurra baita. Aurten, hitzordua uztailaren 6an izango da, igandea, eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Estadioa Vital Fundazioaren instalazioetan (Cervantes pasealekua 23, Vitoria-Gasteiz). Gasteizen parte hartu nahi dutenek Aldayeta Klub Nautikoan, Mendizorrotzan edo Gamarran ere egin dezakete, eta, Lurraldean, larunbatean, hilaren 5ean, Bastidako igerilekuetan.