
Midnight Boogie Weekend jaialdiaren bederatzigarren edizioa azaroan garaiz iritsiko da bere hitzordura, soul eta R&B musikarik onena eta erritmo horiekin lotutako jarduerak Gasteizera ekartzeko, Vital Fundazioaren eta Midnight Boogie Kultura Elkartearen eskutik. Berritasunen artean, programaren aurkezpena, azaroaren 5ean, asteazkena, publikoari irekia izango da, eta Europan bizi den Joel Sarakula australiarraren emanaldi bereziak girotuko du, vintage betaurrekoen bidez mundu garaikideari begira idatzi, ekoitzi eta kantatzen duen artistak. Ekimenak, azaroaren 27tik 29ra, ostegunetik larunbatera, film eskaintza zabala, zuzeneko musika saioak eta haurrentzako musika tailerra izango ditu.