
ICOFF-GASTEIZ, Vital Fundazioa laguntzaile nagusi duen Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, laugarren edizio honetarako hautatutako lanen emanaldian murgilduta dabil jadanik. Datorren larunbatean, hilak 10, hitzorduaren azken egunean, Araban egingo den 'Euskal film laburren lehenengo azoka' burutuko da. 10:00etatik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), ekimen hori sortzaile, ekoizle nahiz banatzaileen topaleku izango da, eta solasaldiak, mahai-inguruak eta networking denbora izango ditugu.