MagialdiArabaAisialdia

Magialdia ospatzeko Gasteizen lurreratu aurretik, magiak lurraldeko hainbat puntutatik bidaiatzen du. MagialdiAraba Magialdiaren programa ofizialaren parte da.
2016tik aurrera, Fundación Vital Fundazioa babesle gisa sartu zenez, MagialdiAraba – Arabako Ilusionisten Elkarteak antolatutako jaialdia – lurraldeko herri gehiagotara iritsi zen. Urtetik urtera handitu egiten da jarduera-egutegian parte hartzea eskatzen duten udalen kopurua. Bisitatutako udalerri bakoitzean magia tailerrak eta ikusleen gozagarri den show bat egiten dira.