
Izen-emateak
- Izen-emateak abuztuaren 21eko 13:00ak arte egin daitezke.
Informazioa
Jaibus Vital linea
Kanpainari buruzko informazio-telefonoa: 945 203 459
Arretarako ordutegia:
- Abuztuaren 20an 15:00etatik 19:00etara eta abuztuaren 21ean 10:00etatik 13:00etara.
Erabiltzaileen identifikazioa
Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Autobusetako arduradunek egiaztatuko dute autobusera sartzen dena eta aldez aurretik izena eman duena pertsona bera direla. Hortaz, erabiltzaileek nortasun-agiria eraman behar dute.
GARRANTZITSUA:
- Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
- Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
- Zure hobe beharrez, kontsumitu arduraz, eta ez eraman Jaibusen.
Ibilbidea
RU: Elvillar/Bilar-Lanciego/Lantziego-Yécora/Iekora-Kripan-Viñaspre/Binasperi-Bernedo-Villafría-Villaverde-Lagrán
* Autobusa Lagranera (markesina) iritsiko da eta puntu beretik irtengo da adierazitako orduetan.