
Vital Fundazioak beste laguntza-deialdi bat ireki du, Arabako Lurralde Historikoko klubek, federazioek eta beste kirol-erakunde batzuek kirol-ekipamenduak eta -materiala eros ditzaten. Deialdi horrek bikoiztu egin du iazko orotarako diru-kopurua. Erakundeak 120.000 euro bideratuko ditu eskola-kirola, oinarrizko kirola, herri-kirola eta kirol inklusiboa sustatzeko helburua duten proiektuak laguntzera eta bultzatzera.