1. Hasiera
  2. Kaitin Allende: Kilimaterioa
k

Informazioa

Klimaterioa Kaitin Allenderen "Klimaxetik klimateriora eta buelta" bakarrizketatik sortutako euskarazko ikuskizuna da. Bertan, klimaterioan sartzen denean emakumearen bizitzan zer gertatzen den azaltzen da, eta menopausiak atea jotzen du. Bakarrizketak eta bertsoak uztartuz, klimaxera iristeko autobidearen bila klimaterioarekin topo egiten duen emakume baten ibilerak kontatzen ditu "Kilimaterioa" k.

Kaitin Allende kazetari eta umoristak stand-up comedy ikuskizunak egiten ditu euskaraz, eta oraingoan Gasteizko bertsolariak izango ditu lagun: Oihane Perea eta Irati Anda. 2021ean Komedialdia Umore Jaialdiaren saria irabazi zuen.

 

Sarrerak

Sarrerak Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24) eros daitezke, edo online, inprimaki honen bidez: