1. Hasiera
  2. Jazz Vital - Big band eguna
bigband

Programa

12:00 - "José Mardones Big Band": José Mardones Kultur Elkartean jaioa, XX. mendeko musika publikoari hurbiltzea du helburu, egungo ikuspegi ireki eta parte-hartzailetik. Hainbat belaunalditako musikariek osatzen dute taldea, eta jazzaren, swingaren eta "rhythm & bluesaren" tradizioarekiko errespetua eta proposamen eszeniko dinamiko eta eskuragarriak uztartzen ditu. Bere jarduera publikoarekin lotura estua izateagatik bereizten da.

12:50 – "Big Band Berri": Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleekin eratua eta saxoz, tronpetaz, tronboiz, sekzio erritmikoz eta ahotsez osatua, bere 20 kideek jazz eta blues kantu handiez beteriko errepertorioa interpretatzen dute kontzertu bakoitzean, big band baten ezinbesteko swingak hornitua. 20 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bere izaera pedagogikoa alde batera uzten ez duen ikuskizun musikal bat eskaintzen du, eta publikoari jazz orkestra handien, haien errepertorioaren eta konpositoreen historiarekiko pasioa transmititzen dio.

13:40 – "Gasteiz Big Band": Benetako dantza-makinak diren big band-en lehen garaiko espiritua aldarrikatzen duten 20 instrumentistek osatua. Taldea 1996an sortu zen, Luis Aramburu musika eskolaren babesean, eta 2007tik aurrera ibilbide berri bati ekin zion, soinu klasikoak eta beste joera berri batzuk uztartzen dituen bere apustu musikalagatik kritika onenak jasotzera eraman duena. Big band soinu klasikoen eta latin-jazz, "neoswing" eta abarren antzeko beste erritmo eta soinu batzuen arteko konbinazioan oinarritzen da, betiere dantza-pistara bideratuta.