
Beste uda batez, gure Lurraldeko herrietako jaiak gertuago daude Jaibus Vitali esker. Vital Fundazioaren ekimen honek Arabako gazteen eskura jartzen ditu Lurraldeko jairik nabarmenenetarako joan-etorri seguruak. Abuztuan, Gasteizko Andre Maria Zuriarenak eta beste hamahiru udalerritako jaiak izango dira.