
Ekainaren 14a ‘Zeinu Hizkuntzaren Eguna’ izendatu dute. Hori ospatzeko, Vital Fundazioak eta Arabako Gorrak Arabako Gorren Elkarteak zeinu-hizkuntzan egiten den eta ahozko hizkuntzarako interpretazioa egingo zaion antzezlan bat programatu dute: Itzalak oso motel dabiltza. Ikusle guztientzat egokia, larunbat horretan bertan izango da ikusgai Vital Fundazioa Kulturunean (18:00etan) eta sarrerak (10 €) salgai daude dagoeneko www.fundacionvital.eus webgunean eta erakundearen egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24).