1. Hasiera
  2. Irteera kulturala. Fitero-Tarazona
tarazona

Informazioa

Gasteiztik irteera:

  • 8:45 h PAZ – La Paz kalea, ospitalaren parean - optika
  • 9:00 h EUROPA - Txile kalea – Taxi geltokia, Fiterorako bidean.

Iristean, bisita gidatua egingo dugu Santa Maria la Real monasteriora, eta, amaitutakoan, Tarazonara joango gara.

La Mercede de la Concordia hotelean bazkalduko dugu.

Menua

  • Kalabazin pastela gaztarekin eta urdaiazpikoarekin.
  • Bakailaoa tomatearekin eta tipularekin.
  • Gatzatua eztiarekin
  • Ogia, ura, ardoa eta kafea bakarrik edo moztuta.


Bazkalostean, Baratzeko Santa Maria katedrala bisitatuko dugu eta hiriaren bisita gidatua egingo dugu. Bisita amaitutakoan, Gasteizera itzuliko gara.

Prezioa pertsonako: 50 €

* Prezioaren barruan sartzen dira garraioa, bisita zehatzak eta janaria.

Izen-emateak

50 €-ko izen-ematea Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24, kordoiaren etxea) egin daiteke, bulego orduetan, ekainaren 3tik edo plazak agortu arte.