1. Hasiera
  2. Industria Digitaleko Gradu Dualeko ikasleentzako bekak

Industria Digitaleko Gradu Dualeko ikasleentzako bekakBekak

Informazioa

Gradu hori egingo duten ikasleei laguntzeko, Vital Fundazioak 3.000 euro arteko bekak emango ditu.

Laguntza ekonomikoa indibiduala da, eta lehenengo mailako ikasleei emango zaie. Lehenengo maila horretako ikasleetan ardazteko arrazoia honakoa da, gainerako mailetan, eta gradua duala denez, egonaldiak egingo dituzte enpresetan eta horrek ikasketa horien kostuaren gehiena ordaindu ahal izatea ahalbidetuko die ikasleei.

Programak bekak eskainiko ditu, irizpide ekonomiko baten arabera:

  • A modalitea:
    • familia errenta izango du kontuan, eta Eusko Jaurlaritzaren Beka Deialdi Orokorrean ezarritako 3. atalasearen berdina edo baxuagoa izan beharko du.
    • Kasu horretan 3.000 euroko beka emango litzateke.
    • Beka hori, oro har, 1.000 €-koak izaten diren Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin bateragarria litzateke.
  • B modalitatea:
    • Familia-errenta kalkulatua atalase horren % 20tik gorakoa izan ez dadila eskatzen du.
    • Kasu horretan 2.000 euroko beka emango litzateke.
    • Beka hori ez litzateke Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin bateragarria izango.

Informazio gehiago www.deusto.es web orrian.