iCOFF-GASTEIZZinema


Vitoria-Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Vital Fundazioaren laguntza nagusia du, eta munduko film labur onenak publikoari hurbiltzeko asmoa du.
Sonia Pacios eta Kepa Sojo arabar zinemagile eta kultur eragileek zuzenduta, jaialdiak estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinema-jaialdi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartutako formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu.
Helburua da epe laburrean Estatu mailan erreferentzia bihurtzea eta, aldi berean, Gasteiz munduko zinema-panoraman jartzea eta hiria eta lurraldea Estatuko eta nazioarteko zinemagileentzako filmaketa-plato gisa sustatzea. Bestalde, ikus-entzunezko sortzaileei ahotsa eman nahi die ICOFF-GASTEIZek, beren lanak aurkeztera eta proiekzioak amaitzean publikoarekin beren lanen berezitasunak eztabaidatzera gonbidatuz.
Programa
Programazio guztia hemen aurkitu dezakezu: https://www.icoffgasteiz.com/