'Gazteen artean' hiesa eta sexualitatea geletanHezkuntza programak

Programa honek sexualitateari, GIBak eragindako infekzioari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasun batzuei buruzko informazio zehatza eskaintzen die gazteei, sexu-harremanetan jarrera eta jokabide osasungarriak garatu daitezela sustatzeko, GIBari aurrea hartzeko funtsezko neurri baitira.
Jarduteko modua
Hitzaldi-eztabaiden eta lan-tailerren bidez ikastetxeetan, Sidálava elkartearenzuzendaritzapean, gaztelaniaz edo euskaraz, hiesa prebenitzeko eta kutsatutako pertsonekiko justifikaziorik gabeko beldurra ezabatzeko, haiekiko errespetua sustatuz.
Eskaera
Arabako lurraldeko ikastetxe guztiek jarduera hau doan eskatu dezakete helbide elektroniko honetara idatziz: actividades@fundacionvital.eus eta informazio gehiago nahi izanez gero, 945 064 367 edo 945 064 355 telefonoetara deitu.