1. Hasiera
  2. EmpleoAraba

EmpleoArabaEmpleoaraba

Informazioa

‘EmpleoAraba’ elkarteak orientazio, tutorizazio eta laguntza zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die hautagai bakoitzari. Horrez gain, berariazko prestakuntza ematen die profesional tituludunen eta lan-eskatzaileen ezagutzak eta gaitasunak enpresen hautaketa-prozesuetara  egokitzeko.

Arabako lurraldeko enpresek behar dituzten profil profesional kualifikatuak identifikatzen dituen datu-base bat sortuta, hautagaiei laneratzen laguntzen zaie (orientazioa eta bitartekotza, zeharkako gaitasunen eskola, tarteko aginte eskola eta abar). Programaren beste helburuetako bat nazioartean esperientzia duten Arabako talentuak berreskuratzea eta itzultzea da.

Ibilbide pertsonalizatu bat ezarri ondoren, pertsonek zenbait prestakuntza-jardueretan parte hartzen dute, beraien gaitasunak hobetzeko. Besteak beste taldeko ‘Prestakuntza Pildorak’ eta ‘Zeharkako Gaitasunen Eskolak’ hainbat arlotan emango diete prestakuntza, hala nola komunikazio eraginkorra enpresan, talde-lana, produktibitatea handitzea, gaitasun komertziala edo autokritika eta erabakiak hartzea. Bestalde, ‘Tarteko Aginte Eskolak’, profesionalei beraien gaitasun-esparruetan kudeaketa-jarduerarik onenak egin ahal izateko prestakuntza ematea du helburu. Horrela, erabakiak hartzean haien ekimena ere sustatuko da.

Kokapena

EmpleoArabaren egoitza Florida kalean 56, behean dago.

Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 9:00etatik 13:00etara.

Telefonoa: 945 000 400