Digitalizazio tailerrak +55

Udalak, Vital Fundazioak eta SECOTek aplikazio mugikorrei buruzko doako tailerrak eskaintzen dituzte 55 urtetik gorakoentzat. Tailerren helburua teknologiarako sarbidean dagoen desberdintasuna berreskuratzea da, eta eguneroko gestioetan telefono mugikorrari etekina atera nahi dioten pertsonei aukerak ematea.
Informazioa
TAILERRA
- Edukia: Aplikazio ezagunenei eta erabilgarrienei emango zaie lehentasuna, Whatsapp, QR irakurketak, SOS Deiak, hitzordu medikoak Osakidetzaren bidez, osasun-karpeta kontsultatzea, bankuko ordainagiriak ordaintzea, banku elektronikoaren edo Bizum bidez banketxearekin harremanetan jartzea eta Udalaren Herritarren Postontzia erabiltzea ahalbidetuz.
- Doako bi saio, egunean 2 ordukoak, 17:30etatik 19:30etara (maiatzaren 16an eta 17an 17:00etatik 19:00etara)
- Secot-eko parte-hartzaileen arreta pertsonalizatua
- Bertaratutakoek honako hauek izan beharko dituzte eskuragarri:
- Bateria beteta duen smartphone bat
- Bankuaren kodeak eta Osasun Txartela (OTI)
Datak eta ordutegiak
- Apirilak 6 eta 7 - IPARRALDE (17.30-19.30)
- Maiatzak 4 eta 5 - ARRIAGA (17.30-19.30)
- Maiatzak 11 eta 12 - ZABALGANA (17.30-19.30)
- Maiatzak 16 eta 17 - ALDABE (17.00-19.00)
- Maiatzak 25 eta 26 - JUDIMENDI (17.30-19.30)
- Urriak 6 eta 7 - LAKUA (17.30-19.30)
- Urriak 19 eta 20 - HEGOALDE (17.30-19.30)
- Urriak 26 eta 27 - SALBURUA (17.30-19.30)
- Azaroak 3 eta 4 - ARIZNABARRA (17.30-19.30)
- Azaroak 9 eta 10 - ABETXUKO (17.30-19.30)
- Azaroak 16 eta 17 - LANDATXO (17.30-19.30)
Izen-emateak
Saioen edukiera 15 plazatara mugatuko da, gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan edo udalaren webgunean izena emateko hurrenkeraren arabera.
☎️ 010
☎️ 945161100