DanZálavaAisialdia


DanZálava dantza eta mugimenduaren nazioarteko topaketa Araban egiten da. Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzentzen dute Altraste proiektua, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, probintziako hainbat elkarte eta erakunderen lankidetzarekin batera.
Danzalavaren helburua da arte eszenikoetako profesionalak prestatzea, sorkuntza garaikidea bultzatzea eta publikoak sentsibilizatzea.
Urtean zehar workshop-ak, performanceak, topaketak eta sorkuntza-laborategiak egiten dira denbora errealeko konposizioaren, inprobisazioaren eta mugimenduko ikerketaren inguruan, Vitoria-Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa egoitza nagusitzat hartuta.
Informazioa
Informazio gehiago danzalava.com webgunean