Crash cómicLehiaketak

Crash Comic Atizako Marrazkilarien Elkarteak antolatutako lehiaketa da, Fundación Vital Fundazioaren lankidetzarekin, eta Arabako komikigileek beren lanak erakusteko, talentu berrien agerpena errazteko eta gure lurraldean komikigintzaren kultura ezagutarazteko pentsatuta dago.
Crash Cómic 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen kultura-proiektu finkatua da, eta bakarra da Araban, azokaz kanpoko ikuspegia duelako eta komikiaren inguruko tokiko sorkuntza sustatzeko lehiaketa gisa jarraitzen duelako.
Bi kategoriatan banatutako sei lan aukeratzen dituen lehiaketa da, adin-tarteen arabera bereizita. Lan horien egileek sariak jasotzen dituzte eskudirutan edo arte-materialetan. Araban ikasten duten edo bizi diren pertsonek parte har dezakete. Gehienez hiru komiki onartuko dira lehiaketara egile bakoitzeko, originalak eta aurretik argitaratu gabeak.