
CórrELA-ren laugarren edizioa, Alboko Esklerosi Amiotrofikoko (ELA/AEA) gaixoen eta haien familien aldeko lasterketa eta martxa inklusiboa, datorren igandean, irailak 14, egingo da. 2022tik, bere 25. urteurrenaren urtetik, ADELA Araba Elkarteak,Vital Fundazioa babesle nagusi duela, bultzatutako proiektu solidarioa da ekimen hori. Gizartea ELAren errealitateaz eta haren eraginaz sentsibilizatzea du helburu, baita kolektibo horren arreta programetarako dirua biltzea ere.