Bidezidor irisgarrien aulkiaHezkuntza programak

Desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten haurrek, eragozpena aldi baterakoa edo iraunkorra izan, ikaskideekin mendi-ibiliak eta naturarako irteerak egiteko jardueretan parte hartzeko aukera izan dezatela erraztea, hartara inklusioa, berdintasuna eta beste zenbait balio sustatuko dira, hala nola, enpatia, elkartasuna eta adiskidetasuna.
Jarduteko modua
- Vital Fundazioak aulki berezi egokitu bat eskainiko du (mendiko gurpil bat duen motxila modukoa), eta gidari profesional batek eramango du.
- Ikastetxeek beren eskola-egutegietan sar dezakete jarduera hori, eta naturarako irteera irisgarriak antolatu.
- Mugikortasun urriko ikasleentzako helburu espezifikoak ezarriko dira, taldeko gainerako kideekin batera haien parte-hartze aktiboa sustatzeko.
Eskaera
Arabako lurraldeko ikastetxe guztiek jarduera hau doan eskatu dezakete helbide elektroniko honetara idatziz: actividades@fundacionvital.eus eta informazio gehiago nahi izanez gero, 945 064 367 edo 945 064 355 telefonoetara deitu.