
Berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko hamar beka abiarazi ditu Vital Fundazioak. Ekimen hori urtero eguneratzen da, merkatuaren eskarira egokitzeko arlo berriak kontuan izateko. Laguntzak, 3.000 eurokoak bakoitza, Goi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta daude, 2023/24 edo 2024/2025 ikasturteetan Egibideko edozein ikastetxetan titulua lortutakoei (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano). Eskabideak aurkezteko dokumentazioa www.egibide.org webgunean deskargatu eta posta elektronikoz bidal daiteke gaurtik hilaren 24ra arte.