
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek Mon-Puo Lee biolontxelo-jotzailearen eta Claudio Berra piano-jotzailearen kontzertua programatu dute datorren astearterako. Musikariek Amets Mekanikoak izeneko errepertorioa aukeratu dute hitzordu horretarako. 19:30etik aurrera izango da Schnittke, Beethoven, Part eta Francken lanen interpretazioaz disfrutatzeko aukera Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).


