1. Hasiera
  2. ASAFES ibilaldi solidarioa, 50 urte zure ondoan pausoz pauso
cartel

Informazioa

Programa

ASAFES Arabako osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien senideen elkartea da. Aurten 50 urte betetzen ditu sortu zenetik, eta helburu horrekin estatu mailan sortu zen lehenengo erakundea izan zen. Bere eginkizuna osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-proiektu integral eta indibidualizatua gauzatzea da. Elkarteak hainbat baliabide eskaintzen ditu Arabako lurralde historiko osoan, kolektiboari, haien familiei eta, oro har, gizarteari zuzenduta.

«50 años caminando a tu lado» lelopean antolatutako ibilaldi solidarioa Osasun Mentalaren Munduko Eguna (urriaren 10a) ospatzen den hilabetean egingo da, eta guztiongan eragina duen gai bati ikusgarritasuna ematea du helburu.

Egitaraua

  • 9:30–10:15
    • Akreditazioak jasotzea Espainia plazan (Berria)
  • 10:30–12:00
    • Ibilaldia
  • 12:00–14:00
    • Hornidura, haurrentzako jarduerak, KILKIR txarangaren musika-animazioa eta opari-zozketa
  • Ibilbidea: 5 km
    • Berria plaza – Armentia

Izen-ematea

Dohaintza: 7 €

Izen-emateak:urriaren 1etik 23ra, leku hauetan:

  • ASAFES: Amadis kalea, 2 (sarrera Blas de Otero kaletik)
  • El Corte Inglés: Kirol Saila
  • ONLINE:www.fundacionvital.eus