
Arte Vital Lehiaketaren beste edizio baterako deialdia ireki du Vital Fundazioak, eta hainbat berrikuntza izango ditu: alde batetik, e-posta bidez aurkeztutako lanen aurrehautaketa bat egingo da; iazko irabazleen lanen eta edizio honetako obra hautatuen erakusketa bikoitza egingo da Montehermoso Kulturunean; eta mahai inguru bat antolatuko da 2024ko irabazleekin, datorren irailaren 18an. Bisita gidatuak izango dituzte erakusketa biek.