
Talde ingeles handien tradizio dotoreari eusten jakin duen taldea da Stone Foundation eta ARKABIA aukeratu dute Estatuko hainbat hiritan egingo duten biran Euskadin emango duten kontzertu bakarrerako. Vital Fundazioaren kulturgune berrian izango da, irailaren 12an, 20:00etan, iazko martxoan argitaratutako The Revival of Survival taldearen azken lanaren aurkezpena. Kontzertua pista formatuan izango da eta publikoa zutik egongo da, zenbakidun eserlekurik gabe


