
La marejada antzezlana baino gehiago da, depresioari buruzko hausnarketa soziala da, begirada sakon gizatiarretik, poetikotik eta kritikotik. ARKABIAk, Vital Fundazioaren kulturguneak, uztailaren 3rako programazioan sartu du, eta, antzezpenaren ondoren (19:00etan), solasaldi irekia egongo da (20:10ean) Alba Besteiro eta Jaione Azkona antzezle eta antzerkigileekin, Amaia Gómez de Segura psikologoarekin eta Gentzane Martínez de Cestafe aktore eta gizarte hezitzailearekin batera. Sarrerak (4 €) salgai daude jada www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).






