
Gure hiritik igaro den erakusketarik ikusgarrienetakoa hartzeko ireki ditu ateak ARKABIAk, arte digitalaren eta birtualaren nazioarteko aitzindaria den Miguel Chevalier artista frantziarraren asmo handiko proiektua. “Digital Floralia” proiektuak irudimenezko landare unibertso batean murgiltzea proposatzen du. Unibertso horretan, arteak, zientziak eta teknologiak bat egiten dute, adimen artifiziala, simulazioa eta bizidunaren eraldaketa ezaugarri dituen garai honetan naturarekin dugun harremana birplanteatzeko. Erakusketa urriaren 13ra arte izango da ikusgai, Vital Fundazioaren kulturgune berrian (Posta kalea 13-15).














