1. Hasiera
  2. Arabako Gorrak (Arabako Pertsona Gorren Elkartea)

Arabako Gorrak (Arabako Pertsona Gorren Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Vital Fundazioarekin lankidetza

VITAL FUNDAZIOAK, 2025ean, lehen aldiz eman dio laguntza elkarteari zeinu-hizkuntza sustatu eta zabaldu dadin, ekainaren 14an egingo den Zeinu Hizkuntzaren Egunean (ZHE).

Zeinu Hizkuntzaren Egunak, hizkuntza horri ikusgarritasuna emateko helburua izateaz gain, badu haren erabilera, hezkuntza, lan eta arlo soziosanitarioetatik harago normalizatzeko helburua ere. Zenbat eta onarpen sozial handiagoa izan, orduan eta gehiago aurreratuko dugu herritartasun inklusibo, enpatiko eta askotariko baterantz. Zeinu-hizkuntza funtsezkoa da ideiak transmititzeko, harreman pertsonaletarako eta kultura-trukerako. Hortaz, hizkuntza horren balioa aitortzea, pertsona gorrek eta gor-itsuek berdintasunean bizitzeko duten eskubidea aitortzea ere bada.

Proiektu hori gorren komunitateak sorkuntza artistikorako, kultura-ondasunez baliatzeko eta bizitza kulturalean bete-betean parte hartzeko duen eskubidearen defentsan ere oinarritzen da. Oinarrizko eskubide horiek ez dira mugatu behar hizkuntza-kontuengatik, ezta gaitasun dibertsitateagatik ere. Zeinu-hizkuntzaren eta gorren kulturaren ezagutza eta balorazioa bultzatzea gizarte bidezkoagorantz eta inklusiboagorantz aurrera egitea da.