
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek beste hitzordu bat dakarte bihar eta Antaeus Quintet taldea izango da protagonista. Honako hauek ditugu talde horretako kide: Slava Chirkunov eta Alma Olite biolin-jotzaileak, Osvaldo Antonio Enríquez Castro biola-jotzailea, Javier Morillas biolontxelo-jotzailea eta José Pinto klarinete-jotzailea. Wolfgang Amadeus Mozartek eta Johannes Brahmsek sinatutako klarinete eta hari laukoterako errepertorioko obra bikain eta hunkigarrienetako bi bildu dituen programa eskainiko du taldeak. Kontzertua 19:30ean hasiko da ARKABIAn. Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.


