
Hurrengo eguzki-eklipseak interes eta itxaropen olatua sortu du herritarrengan, eta ARKABIA ezin izan da hortik kanpo geratu. Vital Fundazioaren kulturgune berrian zientzia, emozioa eta murgiltze-teknologia uztartzen dituzten hogeita hamar saio inguru egingo dira uztailaren 13tik 19ra, publikoa fenomeno errepikaezin horren aurrean presta dadin: une batez, Arabako zerumugan, Ilargiak Eguzkia erabat ezkutatuko duela ikustea.




