
Ekiten eta Finkatzen programen bidez, enpresa-ekimenak sustatzea helburu duen lankidetza-hitzarmena berritu dute Vital Fundazioak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak.
Ekiten eta Finkatzen programak Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren bidez kudeatzen dira, eta enpresa-proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak nahiz finkatzeko laguntza behar duten enpresa sortu berriak babestera bideratuta daude.
