ARKABIA Vital Fundazioaren kulturguneak programazio askotarikoa eta bizia izaten jarraitzen du. Datorren ekainaren 20an Y usted, ¿qué desea? (Eta, zuk, zer nahi duzu?) antzezlana izango da, Amaia Bonok eta Claudia Nafríak sortua eta antzeztua eta Hannah Frances Whelanek zuzendua. 60 minutuan, desioari, materialismoari eta egungo gizartearen kontraesanei buruzko hausnarketa garaikidea planteatzen du, umore absurdua, poesia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituen lengoaia eszenikoaren bidez. Sarrerak (4 €) salgai daude jada www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn(Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).



