
Uda iristearekin batera, Jaibus Vital errepidera itzuliko da, Arabako gazteei Lurraldeko jaietara modu eroso eta seguruan joateko aukera eskaintzeko. Vital Fundazioaren programa horrek, ekainaren 12tik urriaren 3ra bitartean, 27 helmugatara hurbilduko ditu, 52 ibilbideri esker, besteak beste, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara eta jendetsuak diren Guardiako, Gaubeako, Zanbranako zein Espejoko jaietara. Lehenengo hitzordua Durana izango da, ekainaren 12an, ostirala. Izarra-Murgia-Gopegi-Durana ibilbide bakarra izango du eta irteera 23:00etan izango da, Fonda ondoko markesinatik. Itzulera 3:30ean edo 6: 00etan izango da.
