
Muskulu-distrofia izeneko gaixotasun minoritarioa duten pertsonek bultzatutakoa da CaMinusirabazi asmorik gabeko Arabako elkartea eta erronka solidario bat prestatu du aurtengo ekitaldirako, patologia horiek ikusarazteko eta haien ikerketara bideratutako funtsak biltzeko. Vital Fundazioaren laguntza du ‘CaMinus, Ikerketaren aldeko Erronka 2026' proiektuak eta 400 kilometro baino gehiago egingo ditu gurpil aulki elektrikoan Gasteiz eta penintsulako erdigune geografikoa den Getafe artean
Informazioa
Irteera Getaferuntz:
- Irteera data: ekainak 1
- Ordutegia: 10:00etan
- Lekua: Andre Maria Zuriaren plaza
- Bidearen iraupena: 11 degun
Arduradunek ibilbidearen lehenengo kilometroan taldeari laguntzera gonbidatzen dituzte herritarrak, “babes keinu sinbolikoa, gaixotasun arraroak ikertzera bideratutako baliabide gehiago sustatzearen garrantzia ikusarazteko, munduan 70 milioi pertsonak pairatzen baitituzte”.

