
bilVital, mendizaletasunean modu erraz eta gidatuan hasi nahi duten pertsonentzako Vital Fundazioaren programak, aurten ere, mendi-ibilaldi hutsetik haratago doazen hamabi txango dakartza. Errazak eta parte-hartzaileentzat egokituak, Lurraldean sakontzea eta gehiago eta hobeto ezagutzea dute helburu, ingurunea interpretatzeko jardueren bidez eta profesionalen eskutik. Apirilaren 18tik urriaren 24ra, hainbat ibilbide egingo dira Arabako Lautadako Itzulia deritzon ibilbide luzeko GR25 bidetik.
