
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek Marcel Tadokoro pianista japoniar sarituaren bisita jasoko dute bihar, eta Franz Listz-i eskainitako errepertorioa aukeratu du hitzordu horretarako. Kontzertua 19:30ean hasiko da Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu horretarako sarrerak agortu egin dira.


