
Arabako Lurralde Historikoko Lanbide Heziketako goi-mailako berrogeita hamaika ikaslek eskuratu dute Vital FundazioakEuropako enpresetan ordaindu gabeko praktikak egiteko ematen duen Erasmus LH Beketako bat. Bigarren deialdi honetan, laguntzak % 20 igo dira aurreko ikasturtearekin alderatuta, eta 600 eurokoak izango dira, hiru hilabeteko prestakuntza-aldirako. Erakundeak 30.600 euro bideratu ditu programa horretara.